Latindar musikaren adierazgarri handienetarikoa den Fito Páez musikari eta kantautore argentinarrak “Soilik Pianoa” formatoan lagunarteko kontzertua eskainiko du Baluarten. Kontzertu akustiko honetan, Páez-ek bere karrerako abesti ezagunenak interpretatuko ditu aurrez-aurre soilik pianoa izanen duela. Musikan bere ibilbide eta ekarpenarengatik 2009ko Latindar Grammy Sariarekin omendu zuten, baina Fito Páez-ek baditu beste hainbat Grammy Sari: Gizonezkoen Pop Ahots-Disko Onena (2009), Kantautore Disko Onena (2008), Rock Ahots Disko Onena (2007) eta Rock Abesti Onena eta Gizonezko Bakarlari Interpretatzaile Onena (2000). Bere karreran musikari argentinarrak hogei disko baino gehiago plazaratu ditu, hainbat soinu banda egin ditu eta zenbait filmetan gidoilari, zuzendari eta aktore bezala hartu du parte. Ezinbesteko hitzordua rock eta latinoamerikar abestiaren funtsezko artista honekin; beti aurreikusi ezina, beti aparta, beti musikaria.