La favorita, Julián Gayarrek XIX. mendearen erdian izan zuen karrera labur, handi eta apartan arrakasta gehien eman zion opera izan zen seguruenik. Berarekin estreinatu egin zen Londreseko Covent Gardenen. Y la que más a gusto canté, erronkariar tenoreak arrakasta aunitzak lortu nahi zituenean esan ohi zuen bezala. Izan ere, La Favorita tenore opera bat da, tenore erromantikoarena, ahots eta psikologia diseinuaren fintasunarengatik, bere liluragarritasunaren zerbitzura jarritako orrialdeengatik. Alfredo Krausen errepertorioan izandako opera eta orain José Brosenean dagoena, europar antzokietako lehenengo lerroko tenorea. Ez da azken aldian asko programatutako opera, Gaetano Donizettik hobekien idatzitakoa izan arren eta laugarren aktoko Spirto gentil bezalako hain aria ezagunak izan arren. Produkzioa Baluarte Fundazioa eta Oviedoko Operaren esku egina izan da. Eszenaratzearen rduraduna den Tomás Muñoz iruñarrak hiru gatazka bereizten ditu opera honetan, hiru ardatz: ametsak eta errealitatea, heroiaren askatasuna eta gizarte arauak, eta maitasuna eta uko egitea. Nafarroako Abesbatza Lirikoa eta Pablo Sarasate Orkestra, lehenengo mailako errepertorioarekin batera, opera produkzio berri honen koadro artistikoa osatzen dute, Gayarreren karrerako izenburu erakargarri eta enblematikoa, dituen kalitate handiko elementuekin konbinatzen dituena.