¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Opera
11 urria, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

George Gerswhin-en Porgy & Bess

New York Harlem Theatre

1934. urtean idatzi zuen George Gershwinek opera hau, beti bere lanik onena bezala hartu izan zuena. DuBose Heyward-en Porgy eleberrian eta izen bereko Dorothy bere emaztearekin idatzitako antzerki moldaeran oinarritua, 30. hamarkadaren hasieran Estatu Batuetako Hego Carolinako Charleston hirian afroamerikarrek zuten bizimodua deskribatzen du. Hasiera batean Estatu Batuetako opera folkloriko baten antzera izan zen idatzia eta 1935. urtean New Yorken estreinatu zenean abeslari afroamerikarrek betetzen zuten abeslari zerrenda osoki. Lan honetan orkestra klasikoa eta Ipar Amerikako blues-a, jazza eta folk-a nahasten dira. Summertime abestiaren kasuan bezala, opera honetako zenbait abesti antzokietaz at ere ospea lortu dute eta mundu osoan zehar abestuak dira. Baluarten antzeztuko den muntaiaren ekoizpenaren arduraduna New York Harlem Theatre da. Abeslari guztiak afroamerikarrak dira eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango dute. Izan ere, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Espainian zehar konpainia estatubatuarrak burutuko duen biran parte hartuko du.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.