¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
8 abendua, igandea 12:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Vértigo Tours S.L.

Gerónimo Stilton, musikala

Geronimo Stilton, 6 eta 12 urte bitarteko haurtxoei zuzendutako literaturako arratoi famatuena da, haur horien heroia eta idoloa, Karraskarien Oihartzuna egunkariko kazetari eta zuzendaria. Haurrentzat gozamen hutsa dira Geronimo Stiltonen istorioak, halako erritmo bizian eta umorez kontatutako abenturak izaki. Guraso eta irakasleentzat ere oso erakargarriak dira, adiskidetasuna, zintzotasuna, maitasuna eta errespetua nahiz bakea bezalako baloreak irakasten dituztelako. Focus ekoizpen etxeak arratoi famatu hori oholtzako izar bihurtu du familia osoarentzat pentsatutako musikal ezinago dibertigarri honetan, dagoeneko 150.000tik gora ikuslek ikusi dutena eta bere kategoriako saririk garrantzitsuenak jaso dituena. Kritikak ere ez ditu laudorioak gupidetsi: "Muntaiak harrapatu egiten zaitu tikak hasieratik bukaeraraino"; "...berdin interesgarria zaie etxeko txikienei, neba-arreba zaharragoei zein guraso eta aitona-amonei"; "Ez du ematen meniarik ez aukerarik aspertzeko".

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.