Va, pensiero, sull’ali dorate. Herriaren arima eskuratzeko eta herrialde baten historiaren lekuko izateko melodia batek musika landuaren mugak inoiz zeharkatu baditu, Giuseppe Verdiren Nabucco operaren 3. ekitaldian esklabo koruak abesten duen musika da hori, Babilonian hebrear erbestaldiaren historia kontatzen duena. Baluarte, Oviedoko Opera, Theater St. Gallen (Suitza), Palmako Antzoki Printzipala eta Gijongo Jovellanos Antzokiaren arteko ekoizpen hau Oviedoko Campoamor Antzokian estreinaldi arrakastatsua lortu ostean Iruñeko Auditoriumaren Areto Nagusira dator. 1842 urtean Milango Scala-n estreinatuta, Nabucco gustuko dute zaleek eta, aldi berean, operaren musak arrapatzen uzteko prest dauden guztiak erakartzen ditu. Esklaboak Oh mia patria si bella e perduta abesten entzutea baina hunkigarriagorik ote dago?
Koprodukzioa: Baluarte Fundazioa, Oviedoko Opera, Theater St. Gallen (Suitza), Palmako Antzoki Printzipala eta Gijongo Jovellanos Antzokia
Musika- zuzendaria: Gianluca Marcianò
Eszena-zuzendaria: Emilio Sagi
Abeslari-zerrenda: Damiano Salerno, Maribel Ortega, María Luisa Corbacho, Enrique Ferrer
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Iruñeko Orfeoia