¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
21-22 Baluarte Cámara Programa
25 maiatza, asteazkena 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Goldberg Bariazioak

Benjamin Alard, klabezin-jotzailea
2004an, Brujasko lehiaketa irabazi eta gero, denboraldi bakoitzean Goldberg Bariazioak programatzen zituen Parisko antolatzaile batek haiek jotzera gonbidatu ninduen. Izan nuen lehen erantzuna ezezkoa esatea izan zen. 19 urte nituen, eta partitura horiei heltzeko gazteegia nintzela uste nuen. Behin erantzuna bidali eta gero, Elisabeth Joyérekin hitz egin nuen horretaz, irakaslea izan bainuen eta berak animatu baininduen zin-zinez Brujasko lehiaketan aurkeztera. Bestelako erantzuna izan zuen hark, ordea: “Ez diozu ezezkorik esan behar halako proposamen bati, nahiz eta lana zeure egiten oso zaila izan. Gaur bertan hasi behar da ikasten eta jendaurrean jotzen. Maisulan hau ontzeko, berarekin batera hazi behar duzu". Arrazoi oso-osoa zuen. 2006. urtea zen, denbora igaro da eta gaur esan dezaket oso gaztetatik hasi behar dela funtsezko lanak jotzen, apala izan behar dela eta hutsegiteei aurre egin behar zaiela. Gero, konpromisoek Goldberg Bariazioetatik urrundu ninduten. Geroago berriz aurkitu nituen, berraurkitzeko iruditua eragiten digun irakurketa zahar batera itzultzen garenean bezala. Geroztik, Goldberg Bariazioekin jarraitu dut ibilbidea, eta ez diot inoiz uzten moldatzeari organoan, klabizenbaloan edo klabikordioan, kontuan hartuta lanak gero eta aurkikuntza gehiago egiteko aukera ematen duela.
Benjamin Alard

 
Johan Sebastian Bach (1685-1750)
Goldberg Bariazioak BWV 988

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.