Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 65 urte bete zituen iragan 2017an. Aurreko urteotan bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren bi istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.