Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Iaz bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren hiru istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.
LABURPENA
Gorgoritok lagun ugari ditu; denek maite dute eta guztientzat heroi bat da. Ciriaca Sorgina jeloskor jartzen da eta Gorgorito lagunik gabe geratzeko plan bat bururatu zaio: Gorgoritoren antza duen robot bat diseinatuko du. Gorgorator izena jarri eta honek Rosalinda eta Erbi Gozazaleari lapurtuko die eta baita jo ere. Biek Gorgorito izan dela kontatuko dute. Gorgorito planaz ohartu da eta Sorginari eta Gorgorator-i aurre egingo die baina robota oso indartsua eta argia da...