Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Iaz bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren hiru istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.
Laburpena
Saguen Herrialdean elikagaiak erraztasunez eskuratu ahal direla ohartu da Ciriaca Sorgina, han sagutxu asko daudelako. Saguek, beldurtuta, Botadun Katuari eta Leoi Jaunari laguntza eskatu diete, baina sorgin maltzurrak artizkeriaz haietaz libratu da. Katua eta leoiari laguntzera Gorgorito agertuko da, honek sorginari aurre egin beharko diola.