Filme musikal entzutetsuenetariko baten protagonistak bezala sentitu nahi zenuke zeure burua? Grease Sing Along ikus-entzunezko emanaldian Danny Zuko (John Travolta) eta Sandy (Olivia Newton-John) Rydell Institutuan bizitako historiaren parte izateko aukera izango duzu. Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan arrakastatsua den filme-emate formatu berria Baluartera helduko da Eguberriotan: zine musikalaren benetako festa karaokearekin. Saioan, Grease (1978) filmearen proiekzioaz gozatzeaz gain, Summer Nights, You’re the One That I Want edo Hopelessly Devoted to You abesti ezagunak abestu eta dantzatu ahal izango dituzu karaoke moduan azpitituluak jarraituz edota hainbat animatzailek zuzenean erakutsiko dituzten koreografiak segituz. Gainera partaidetza kit-a eskuratu ahako duzu. Zatoz eta gozatu Grease Sing Along emanaldiarekin!