2014 urtean Grammy Saria lortu zuen Gregory Porter gaur egun mundu mailan jazz artista entzutetsuenetariko bat da. Liquid Spirit eta Take Me To The Alley bere aurreko lanekin milioika kopia saldu ostean, abeslari eta musikagile estatubatuarrak plazaratu berri duen Nat King Cole & me CDa Baluarten aurkeztuko du, jazz pianista famatuari omenaldi pertsonala. Diskoak Nat King Coleren errepertorioko 12 abesti biltzen ditu, besteak beste, Smile, Mona Lisa, L-O-V-E eta Nature Boy bezalako klasikoak, hala nola Porter beraren When Love Was King. Grabaketan London Studio Orchestraren laguntza eta Vince Mendoza Grammy saridunaren moldaketak izan ditu Porterrek.
IRAUPENA: 90 MINUTU