¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
11 iraila, ostirala 20:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: In & Out

GU GIRA

Txomin Artola, Urko, Gorka Knör, Niko Etxart, Gontzal Mendibil

GU GIRA KANTALDIA aurtengo euskal ikuskizunik erakargarri bezain herrikoienetakoa dugu zalantzarik gabe, dagoeneko 18.000 ikuslek ikusi eta gozatu ahal izan dutelarik. Donostia, Zornotza, Gasteiz eta Bilbotik pasa ondoren, datorren irailaren 4ean Hondarribian eta irailaren 11an Iruñeako BALUARTE antzokian ikusteko aukera izango du publikoak.
Bertan, besteak beste, URKO, GONTZAL MENDIBIL, TXOMIN ARTOLA, GORKA KNÖRR eta NIKO ETXART kantariak izango dira. XABI SAN SEBASTIAN-en taldearen laguntzarekin.
Euskal identitatearen berpizkundearen inguruko urteetako abestien eta abeslarien bitartez garai hartako une intentsoak ebokatzen dira, orduko sentipenak eta sentsazio bizigarriak gaurkora ekarriz.
Kantaldiaren helburua, orduko euskal gizartearen eta euskalzaleen taupadak, kezkak, aldarrikapenak eta sendiberatasunak berkontatzea da, orduko zenbait kantu enblematikoren bidez.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.