¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika klasikoa
19 abendua, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Haendel-en 'Mesias'

Europar Batasuneko Orkestra Barrokoa eta Oxfordeko New College-aren Korua

Mesias, dudarik gabe, Haendel-en obra nagusia da eta Dublinen 1742an estreinatu zenetik etenaldirik gabe interpretatu den partitura barroka gutxietariko bat. Aleluya munduan ezaguna duen oratorio hau Baluarten Eguberri-eguna baino pixka bat lehenago entzun ahalko da. Musika barrokoan espezializatuak diren bi talde, instrumentala eta korala, interpretatzaileak izanen dira. Alde batetik, Europar Batasuneko Orkestra Barrokoa, musika barrokoaren Europako musikari gazte onenekin; eta, bestetik, Oxfordeko New College-aren Korua, XIV. mendean sortu zenetik Oxfordeko eliza zaharrenaren abestutako liturgiaz arduratzen dena. Koru honek Mesias bere grabazio ospetsuena du, hain zuzen ere.


Zuzendaria: Prof. Edward Higginbottom
Choir of New College, Oxford
European Union Baroque Orchestra
Kontzertinoa: Tuomo Suni
Bakarlariak: Maria Keohane (sopranoa), William Purefoy (kontratenorea), Nicholas Mulroy (tenorea), Jonathan Sells (baxu-baritonoa)

* Iraupena: I. atala: 60' –atsedenaldia– II. eta III. atalak: 80'

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.