Hedda Gabler-en pertsonaia ez ulertua eta baztertua izan zen 1891an Munichen estreinatu ondoren. Henrick Ibsen bere garaietara aurreratu zen maite ez duen eta onartu nahi ez duen bizitza batean kateatuta dagoen emakumearen drama azaltzean. 1828 urtean jaioa, Norvegiako dramagile eta poeta gaur egungo errealismoaren aitzindari eta maisua izan zen, eta garai guztietako egile antzeztuenetariko bat da. XX. mendeko emakume-aktore nagusienek taula-gainera eraman duten Hedda Gabler-en pertsonaia sendotasun bitxiko pertsonaia da; izan ere, antzerkigintza unibertsalean ezinbesteko lana da. Hedda Gabler emakume bakan eta harrigarria da, bi munduren artean harrapatuta bizi da. Bizitza perfektua nahi du, keinu heroikoz betea, baina ez du inoiz halakorik lortzen. Eduardo Vasco-k bertsio nabarmena gauzatu du, edertasun handikoa, eta Cayetana Guillén Cuervo buru duen aktore-zerrenda apartaz inguratu da. Antzerkiaren maitaleentzat ezinbesteko hitzordua.
Hedda Gabler Cayetana Guillén Cuervo
Jorge Tesman Ernesto Arias
El juez Brack Jacobo Dicenta
Eilert Lovborg José Luis Alcobendas
Julia Tesman Charo Amador
Thea Elvsted Verónika Moral
Pianista Pablo García de la Osa
Zuzendaritza: Eduardo Vasco
Bertsioa: Yolanda Pallín
Zuzendaritza laguntzailea: José Luis Massó
Musika: Ángel Galán / Eduardo Vasco
Argiztapena: Miguel Ángel Camacho
Eszenografia: Carolina González
Jantziak: Lorenzo Caprile
Argazkia: Omar Ayyashi
Bideoa: Eduardo Vasco
* IRAUPENA: 90 MINUTU (atsedenaldirik gabe)