High School Musical, azken garaietako gazte eta nerabeen artean fenomeno musikala, Baluarteko eszenatokian egongo da maiatzaren 15etik 18ra bitartean. Disney Channeleko film eta telesaila ikuskizun musikala bilakatu da eta, Estatu Batuetatik biran sarrera guztiak agortu ondoren, Espainiara helduko da 2008 otsailatik aurrera. Estatuan ospatu diren casting-etan 5.000 gaztek baino gehiagok parte hartu dute, eta hautatutako abeslari eta dantzariek jatorrizko filmearen abenturak birsortuko dituzte. 2007an bere bigarren atala aurkeztu duen High School Music pelikulak Troy, saskibaloi taldeko kapitaina, eta institutuko ikasle berria den Gabriellen istorioa kontatzen du; biek eskolako musikalan parte hartzea erabakitzen dute, eta irabazi ere. Datuek HSM-en munduko arrakasta bermatzen dute: 37 milioi ikusle 100 estatutan; filmak zine industriaren antzematea bi Grammyrekin lortu du; eta bere musikak Billboard Saria dauka Urteko Soinu-Bandari.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza artistikoa: Ariel del Maestro
Zuzendari musikala: Alfonso Casado
Musika gainbegiralea: Santiago Pérez
Koreografia: Maite Marcos
BANAKETA
Gabriella Montez MACARENA GARCÍA DE LA CAMACHA
Troy Bolton DANIEL DIGES
Sharpay Evans ANA SAN MARTÍN
Ryan Evan DAVID MORENO
Chad Danford RICARDO NIKOSI
Taylor MacKessi MIREIA MAKEN
Gutxibeherako iraupena: I parte: 60’ –atsedenaldia- II parte: 60’