The Hot Club of Cowtown swing jazz/western hirukote ezaguna da, Elana James (lehen Fremerman, ahotsa biolina), Whit Smith (ahotsa eta gitarra) eta Jake Erwin kontrabaxu-jotzaileak osatua. Hiru ahotseko harmoniak ere abesten dituzte. Taldearen izenak bi iturri ditu: “Hot Club” Django Reinhardt jazz gitarrista apartaren eta Stephane Grappelli biolinistaren Hot Club of France-tik dator, eta “Cowtown” Bob Wills and His Texas Playboys-en western eraginetik eta taldeak biolina darabilten doinuei, kontradantzari eta Amerikako mendebaldeko abestiei dien maitasunetik.
Smithek (Cabo Cod-ekoa, Massachusetts) eta Jamesek (Prairie Village, Kansas) The Village Voice-ko sailkaturiko iragarkietako musika-atalaren bidez ezagutu zuten elkar 1994an, eta New Yorken jo zuten elkarrekin San Diegora joan aurretik, 1997an; bertan, urtebetez jo zuten eskupekoen truke beren errepertorioa handitzen zuten bitartean. 1998an, Austinera (Texas) joan ziren, eta 2000an Jake Erwin (Tulsa, Oklahoma) eta bere baxua batu zitzaizkien. Taldea 2005ean banatu zen, 2006-07 artean unean uneko emanaldiak emateko batu bazen ere, esate baterako, Fuji Rock Festival jaialdian eta Australian zeharreko bira batean Elana James & The Hot Club of Cowtown izenarekin, 2007an. Whit Smithek Whit Smith's Hot Jazz Caravan izenarekin jotzen zuen, basea Austinen (Texas) zuela. Elana Bob Dylanekin ibili zen biran 2005ean. Abizena aldatu eta James jarri ondoren, Elana bere hirukotearekin jotzen hasi zen 2005. urte bukaeran. Smithek eta Jamesek berriro jo zuten elkarrekin denbora osoz 2006an. 2008. urtearen hasieran, The Hot Club of Cowtown berriro elkartu zen ofizialki.
The Hot Club-en lehen bilduma, Swingin' Stampede (1998), estandarren, biolin-doinuen eta Western Swing estiloko abesti klasikoen bilduma da, Bob Wills-ek konposaturiko bi barne. Hurrengoak, Tall Tales (1999), Smith eta Jamesen abesti originalak dakartza, besteak beste, Darling You And I Are Through, Jamesena, eta Emily eta When I Lost You, Smithenak, Bob Willsen Western Swing-eko estandar gehiagoz gain, Pee Wee King, eta bestelakoak. Ondorengo lanetan, Western Swing klasikoa eta hot jazz-a estilo bereko abesti originalekin nahasten jarraitu zuten; Ghost Train (2002) eta Wishful Thinking (2009) estudio-bildumak barne. What Makes Bob Holler (2011) bilduma Bob Willsi eskainitako omenaldia izan zen. Diskoak B aurpegi ilunak dakartza, Willsen lan ospetsuenetako batzuk jasotzen dituztenak: Big Balls in Cowtown eta Stay a Little Longer, Osage Stomp The Devil Ain’t Lazy, kasu.
2011ko urtarrilean eta otsailean, bira bat egin zuten Roxy Music-ekin batera: aurretik jotzen zuen taldea izan zen talde ingelesaren For Your Pleasure biraren zati britainiarrean. Nabarmen daiteke munduko jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartu dutela, Estatu Batuetako Estatu Sailaren Enbaxadore Musikal gisa bidaiatu dutela Azerbaijan, Armenia eta Georgiara, Texas Wstern Swing-eko Hall of Fame-n ageri direla eta birak egin dituztela Bob Dylan,[2] Willie Nelson,[2] The Squirrel Nut Zippers eta The Mavericks-ekin. The Hot Club of Cowtown telebistan eta indie filmen soinu-bandetan agertu izan da, esaterako, Four Dead Batteries eta In Search of a Midnight Kiss pelikulenetan. “Rendezvous in Rhythm” Estatu Batuetan argitaratu zen 2013ko maiatzaren 28an, Gold Strike Records zigiluaren eskutik. Gypsy jazz eta American Songbook-eko hamalau estandar txundigarriren bilduma honetan ospatzen ditu aurrenekoz Hot Club-ek Left Bank eraginak bakarrik.
Elana James – biolina, ahotsa
Whit Smith – gitarra, ahotsa
Jake Erwin – baxua, ahotsa