¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Abre la Muralla zikloa
15 otsaila, ostirala 20:30etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Iker eta Alfredo Piedrafita

Rock musika

Alfredo Piedrafita, Barricada taldeko gitarrista, eta bere seme Iker, Dikers talde entzutetsuaren abeslari eta gitarrista, Baluarten ospatuko den aparteko emanaldian izango dira protagonistak. Kontzertu akustiko honetan, aita eta semea elkarrekin rock gai legendarioak bertsionatu eta interpretatuko dituzte, klasikoak nahiz garaikideak. Bi gitarra akustiko, bi ahots, rock-aren bi belaunaldi eta Estatuko rock-aren bi ikono. Kontzertu esklusiboa izanen da, elkarrekin eszenarioan bakarrik lehenengoz arituko baitira, beren gitarrekin, beren ahots eta abestiekin, eta zainetan odol berdinarekin… Piedrafiten odol rock-zalea.

Emanaldi hau Baluartek eskaintzen duen Abre la Muralla ziklo berriaren lehenengo hitzordua izango da, Auditoriumeko Harresiaren Aretoan nafar musikaren izen handiak hartuko dituen zikloa. Lehendabiziko saio akustikoa Iker eta Alfredo Piedrafitaren eskutik helduko da; beren abestiak gehienez 150 entzuleren aurrean interpretatuko dituzte, kontzertua gertuko emanaldi apartan bilakatuz. Ate-irekitzea arratsaldeko 20.00etan izango da eta kontzertua 20.30ean hasiko da. Emanaldia hasi aurretik, eta artistekin minutu batzuk partekatzen duten bitartean, Bodegas Aroak eta Naparbier garagardo naturalaren markak ardo edo garagardo bat hartzera gonbidatuko du Abre la Muralla zikloko publikoa. Halaber, Baluarteko Kafeak aretoan ipiniko den barra zerbitzatuko du.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.