2017ko Sanferminak
11 uztaila, asteartea
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte
5 y… ¡Acción!
Komedia. Carlos Sobera, Marta Hazas eta Javier Veiga aktoreekin
Carlos Sobera, Marta Hazas eta Javier Veiga, azken honek idatzitako eta zuzendutako 5 y… ¡Acción! endredozko komedia klasiko bat da. Glamourrez jositako vaudeville honen atzean zinearen, telebistaren eta 'arrakasta' edozein preziotan lortzeko gogo biziaren inguruko satira garratza ezkutatzen da; zapuztutako ametsez, maitasun desengainuez eta desamodio iruzurrez hitz egiten du komediak.
5 y… ¡Acción! antzerkiak telebista-ekoizle baten historia aurkezten du. Telebista kanalaren 'eguraldi neska' bere maitalea da eta honek aktore izateko duen ametsa asebetetzeko neska protagonista izango duen filma bat finantzatzea erabakitzen du. Horretarako zine zuzendari-gai kaskarra kontratatzen du. Eta hor hasiko dira egundoko nahaste-borrasteak.
Aktore-zerrenda
Marta Hazas MARISOL, eguraldi saioko aurkezlea
Carlos Sobera ADOLFO, telebista kanalaren presidentea
Javier Veiga MAX, zine zuzendari-gaia
Marta Belenguer PILAR, Adolforen emazte ohia eta idazkari ohia
Ana Rayo ANTONIA, Maxen laguntzailea
Talde artistikoa eta teknikoa
Egile eta zuzendaria: Javier Veiga
Zuzendaritza laguntzailea: Sara Gómez
Musika: Mariano Marín
Eszenografia: Mónica Boromello
Proiekzioak: Álvaro Luna
IRAUPENA: 90 MINUTU (atsedenaldirik gabe)