Abenduaren 26, 27 eta 28an, Mayumanaren txanda izango da. Azken lanak izan zuen arrakastaren ondoren, Adraba ikuskizunarekin datoz orain Iruñera. Familiari zuzendutako saioa bada ere, haurrek protagonismo berezia izango dute, erritmo eta mugimenduz betetako zenbait ataletan partaide bereziak izango baitira. Hori bai, dena humore bikain batekin. Igandeko emanaldia arratsaldeko 20etan hasiko da, astelehen eta asteartekoak berriz, 17.30etan. Salneurria 14€ izango da 14 urte azpikoentzat eta 18€ hortik gorakoentzat. Hala ere, 2 heldu eta 2 gaztetxoentzako sarrera eros daiteke 50 €tan.