¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Operaren Europear Eguna
7 maiatza, ostirala 19:30etan. · Baluarteko Plaza
Antolatzailea: Baluarte. Laguntzaileak: Baluarte Fundazioa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta Señorío de Otazu

Aida-ren proiekzioa

Giuseppe Verdiren opera

Operaren Europear Eguna dela eta, Baluartek Giuseppe Verdiren Aida opera entzutetsuaren proiekzioa hartuko du, antzinako Egiptoko faraoi handien munduan girotua. Miguel Ángel Gómez Martínez maisuaren zuzendaritzapean, Barcelonako Gran Teatre del Liceuren ekoizpen honetan Fabio Armilato, Elisabetta Fiorillo, Daniela Dessí, Stefano Palatchi, Roberto Scandiluzzi, Juan Pons, Joseph Fadó eta Ana Nebot abeslariek, hala nola Liceu Teatreko Koruak eta Orkestra Sinfonikoak hartzen dute parte. Aida operaren proiekzioaren aurkezpena María Jesús Artaizek (NOS) eta Pilar Martínezek (Iruñeko Orfeoia) eginen dute.

Ekoizpen honetan Josep Mestres Cabanes artistak 1945. urtean opera honentzako eginiko zazpi multzo eszenografikoak berreskuratzen dira.

*Iraupena: 2 ordu eta 50 minutu

Atsedenaldian Otazu Upaltegiko irudi berria aurkeztuko da eta ardo dastaketa egonen da.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.