Zenbait hamarkadatan zehar, Al Foster jazz munduko berritzaile handienetariko bat izan da. Miles Davis entzutetsuaren bandako kide bezala hamahiru urte igaro zituen Foster-ek, eta bere musika ibilbide luzean zehar Cannonball Adderley, Thelonious Monk, Joe Henderson, Freddie Hubbard, Wayne Shorter, John Scofield, Pat Metheny, Charlie Haden, McCoy Tyner, Bobby Hutcherson, Randy & Michael Brecker, Bill Evans, George Benson, Kenny Drew, Carmen McRae, Stan Getz, Toots Thielemans, Dexter Gordon eta Chick Corea bezalako musikariekin batera aritu da eta grabaketak egin ditu. Musika xahutasunaren defendatzailea, Al Foster benetazko artista da, kreatibitatearen mugak eten gabe bultzatzen duen horietarikoa. Baluarten eskainiko duen kontzertuan bateria-jotzaileak musika-estilo anitz jorratu ditu forma askeko bebopetik jazz-rockera.
Al Foster, bateria
Eli Degibri, saxo tenorea eta sopranoa
Adam Birnbaum, pianoa
Doug Weiss, contrabaxua