Alberto Arteta Group Nafarroako eta Gipuzkoko musikari gazteek osatzen duten boskotea. 2013ko BBK Jazz Erakustaldian Bultzada Saria jaso zuen taldeak jazz-proiektu onenari “bere kalitate, originaltasun eta freskotasunagatik”. Alberto Arteta Group-ek gaur egungo jazza proposatzen du, bere musikak aho-soinu eta tinbre ondasuna eta inprobisazioa bereizgarri dituela. Beste batzuen artean, Mark Turner, Marc Jonson, Seamus Blake, Brian Blade, Ambrose Akinmusire eta Walter Smith III musikarien eragina dute. Alberto Arteta saxofoi-jotzaileak konposatutako abestiek jazzaren erroetatikjazz garaikideenera joan-etorriko bidaia proposatzen diete publikoari. Baluarteko emanaldian taldearen disko berria aurkeztuko dute, Bat.
Alberto Arteta, saxo tenorea
Jorge Abadías, gitarra
Satxa Soriazu, pianoa
Kike Arza, kontrabaxua
Juanma Urriza, bateria