Neo-swing musika estiloaren artista interesgarrienetarikoa den Alice Francis-ek 20. hamarkadara bidaiatzera gonbidatzen du. Zaindutako irudi retro-arekin, Francis-en musikak 20 urteetako swing, charleston eta jazz soinuak barne hartzen ditu, hip-hop eta musika elektronikoaren elementuekin batera. Baluarten bigarrenez izango dugu Alice Francis, aurreko Musiketan zikloari berak hasiera eman ondoren. Orduan eskainitako emanaldian Universal Music-en eskutik plazaratutako St James Ballroom bere aurreneko diskoaren abestiak aurkeztu zituen gurean. Diskoaren lehen bi singleek –Shoot Him Down eta Milk & Sugar– neo-jazz eta modern-swing musika estiloen jarraitzaileen artean oso harrera ona izan dute. Jaiotzez errumaniarra baina Alemanian bizi den artista honen musika-eragin nagusiak Josephine Baker, Billie Holiday edo Ella Fitzgerald dira. Mundu osoko artistekin elkarlanean aritzen da eta eragin hau bere musikan islatzen da. Miss Flapperty ezizenez ezaguna da Alice Francis, flapper (20. hamarkadako emakume gaztea) eta liberty (askatasuna) hitzen nahasketa. Alice Francis-ek berak azaltzen du Flapperty emakume sendoen sinonimoa dela, “bere buruaz kontziente eta 1920. hamarkadan etxeko andre izatea baino Jazz Klubak nahiago zituzten emakumeak”.
Alice Francis - ahotsa
Sir Chul-Min Yoo - teklatuak, ahotsa
Goldielocks - samplers loops, abletonlive