¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Txinako Zirku Nazional Berria
21 abendua, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Alicia lurralde miresgarrian

Eguberriaren atarian bertan, Aliciak bere ipuinetik Baluarteko eszenatokira egiten du salto. Kolorez, fantasiaz eta mugimenduz jositako ikuskizuna, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Frantziar kreatzaile talde batek burututako jatorrizko ideia baten gainean, Lewis Carroll-ek bere obraren protagonista kokatu zuen alegiazko eta zentzugabeko mundua bere adierazpen handienera jasotzen dute Txinako Zirku Nazional Berriaren 35 akrobatek. Kolore ugari, jantzi ederrak eta jatorrizko musika; elementu guztia hauek Alicia-k imajinatutako mundu hori gogoratzen eta pizten dute, akrobaten mugimenduen edertasun eta trebetasunari esker. Egokitzapena burutu duen Fabrice Melquiot antzerkigileak Alicia Txinako hiri handi batera lekualdatzen du, “hiria lurraren gune bilakatu delako, munduaren zilborrean, aukeren lekuan”.


Dramagintza: Fabrice MELQUIOT
Eszenaratzea: Petros Sevastikolou, Julie Vilmont eta GUO Xingli
Eszena zuzendaritza: Julie VILMONT
Jatorrizko musika: Christian BOISSEL eta LESPAGNOL-RIZZI
Jantziak: Laëtitia OGGIANO


* Iraupena: Ordu bat eta 35 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.