Ar
1
Lr
5
Ig
6
Al
7
Ar
8
Az
9
Al
14
Ar
15
Az
16
Og
17
Al
21
Al
28
Ar
29
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
Foto: Mikel Legaristi.
 
Euskarazko musikala
2 urtarrila, asteazkena 18:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Alizia Musikala. Herrialde Miresgarrian… Badago WiFia!

Bergarako Musika Eskola
Bergarako Musika Eskola Baluarten bueltan izango dugu Eguberri hauetan euskarazko ekoizpen musikal berri batekin: Alizia musikala. 2014an Peter Pan eta 2011an Olentzero & Co euskarazko musikalak gurean arrakasta handiz aurkeztu ostean, oraingo honetan duela 153 urte Lewis Carroll idazle ingelesak sortutako Alice in Wonderland eleberri klasikoaren bertsio gaurkotua eta oso modernoa aurkeztuko dute, erabat euskaraz. Neskatila protagonistak bere gelakideen mesprezua jasaten du, baina joko bat duen smartphone-a lortu eta Herrialde Miresgarrian sartuko da... Wifi bidez. Hirurogei antzezle-kantari-dantzari baino gehiago egongo dira eszenatokian eta hogei musikariz osatutako orkestra. Betiko musikal bat da baina gaurkotua: bullying-a, internet... gaiak lantzen dituena. Mundu errealaren eta birtualaren arteko interakzioa da musikalaren oinarria. Akaso, magia eta fantasia direlako Alice… klasikoaren funtsa. Bergarako Musika Eskolaren muntaiaren berezitasuna da azken belaunaldiko gailu teknologikoen erabilera, gaztetxo eta nerabeen artean ohikoa den bullyng-aren gainean aritzeko, esaterako. 
 
 
Oinarrizko eleberria Alice in Wonderland: Lewis Carroll
Musika: James Leisy
Orkestazioa: Jose Miguel Laskurain
Antzerkiko moldaketa: Valen Moñux eta Oihan Vega
Abestien hitzak: Oihan Vega
Zuzendari musikala: Jose Miguel Laskurain
Eszena zuzendaria: Valen Moñux
Aktoreen zuzendaria: Oihan Vega
Kantu maistra: Maria Jesus Ugalde
Orkestra: Bergarako Musika Eskolako Irakasle eta Ikasleen Talde Instrumentala
Abesbatza: Bergarako Musika Eskolako Haurren Abesbatza
Bakarlariak: Bergarako Musika Eskolako kantu ikasleak eta Haurren Abesbatzako kideak
Abesbatzaren zuzendariak: Nagore Sanz eta Maria Jesus Ugalde
Koreografia: Yune Nogueiras
Dantza irakasle laguntzailea: Eneko Galdos
Errejidoreak: Amaia Etxaniz eta Miriam Moñux
Bideo grabaketa: Markel Castelo eta Tomas Castelo
Txontxongiloa: Mikel Ibarzabal
Jantziak: Marije Ugalde
Dekoratuak eta bideo animazioak: Valen Moñux
Argiztapena: Josu Otaegi
Talde Teknikoa: Esti Alkorta, Amaia Etxaniz, Arantxa Ibarzabal, Amaia Marko, Marian Mas, Lierni Narbaiza, Martha Silva eta Mito Vega


* IRAUPENA: 2 ordu eta laurden (15 minutuko atsedenaldia)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.