Zuzendaritza artistikoa Almudena Lobón
Argitzearen diseinua Rafa Larumbe
Baluarteren Areto Nagusiak Almudena Lobónen Dantza Eskolaren 25. Urteurrenaren Gala hartzen du. Aurten, ikuskizunaren garrantzia azpimarratzeko, Silvia San Torrek zuzentzen duen Chamartín Fundazioaren Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango du; Luis Carmona da orkestraren piano jolea eta konpositorea.
Galaren erakargarri nagusia Almudena Lobónek ideiaturiko Zisneen aintziraren moldaeraren antzezpena da. 120 dantzarik parte hartuko duten muntai honetan José Tirado nabarmentzen da. Dantzaren munduan distira berezia duen gizon honek, Municheko Operaren Balletan edota Londreseko Royal Ballet-ean egiten du dantza, eta Saburo Teshigawara bezalako koreografoekin jadanik egin du lan. Modern Jazz koreografia batek itxiko du gala.