Bira 'Pero No Pasa Nada 2019 '
5 urria, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Global Talent Services Music Ent. SLU.
Amaia
'Pero No Pasa Nada 2019' bira
Amaia Romero abeslariak Baluarten Pero No Pasa Nada bere estreineko diskoa aurkeztuko du, bertan jada ezagutzera eman dituen El relámpago eta Nadie podría hacerlo singleak daudela. Ekoizpenean Santiago Motorizadoren laguntzarekin, Amaiaren lehen diskoari pop rock joera somatzen zaio, abesti soil eta ausartekin. Estatuan zehar egingo duen birari gurean hasiera eman ondoren, nafar abeslari gazteak Bartzelonako Liceun edo Madrilgo Circo Price Antzokian arituko da, besteak beste, azkeneko kontzertua Sevillako Cartuja Centerren emango duela.