Eva Amaral eta Juan Aguirrek osatzen duten Amaral taldea plazaratu berri duen Hacia lo salvaje disko berriarekin itzuliko da Baluartera. Zaragozako taldearen lan berria hamabi abestik osatzen dute, Eva Amaral (ahots eta gitarra), Juan Aguirre (gitarra), Toni Toledo (batería), Ezequiel Navas (bateria) eta Chris Taylor-ek (baxua) guztietan parte hartzen dutela. Hacia lo salvaje lana soinu tarte berrietan barruratzen da: gitarren elektrizitateak eta Eva Amaralen interpretazio pertsonalak markatuta. Hamabost urtetik gorako ibilbidea egin ondoren eta bi milioi disko baino gehiago saldu ostean, beren abesti asko gure herrialdeko historia musikalaren parte izatea lortu du Amaralek. Baluarten eskainiko duen kontzertuan, taldearen aurreko diskoetako abesti ezagunenak ere entzungo dira.
Iraupena: 2 ordu (atsedenaldirik gabe)