SantasPascuas Jaialdia
27 abendua, asteazkena
21:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Los Bolígrafos S.L.
Amateur (La Buena Vida ohia) + Maria Arnal i Marcel Bagés
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izan dadin ihaz jaio zen SantasPascuas Jaialdia: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Bigarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hiru hitzordu aurkeztuko ditu Baluarten; lehenengoa, Amateur + Maria Arnal i Marcel Bagés.
AMATEUR
La Buena Vida taldearen itzala handia da oraindik ere gure artean. 90. hamarkadan Los Planetas, Astrud, Sr.Chinarro edo Nacho Vegasen ondoan tokia egin zuen Donostiko taldeak Espainiako 'indie pop' mugimenduan, eta zazpi diska eta hamabost single kaleratu eta gero, oraindik ere gogoan dute musikazaleek La Buena Vida (Qué nos va a pasar abestia azken 30 urteetako 'indie' abestirik onena zela enatzi zuen Radio3ek, esaterako). Mikel Aguirre, Cheli Lanzagorta eta Iñaki de Lucasen, hirurak La Buena Vida taldeko kide ohiak, egitasmo berria da Amateur. Pianoaren ukitu klasikoa gitarra akustikoekin nahastuz, pop rock soinuak dakartzate donostiarrek, 'indie' ukitu askorik gabe eta pop dantzagarriari muzin eginez. "Musika atenporala da. Pop eta rock klasikoa dakargu, data zehatz batzuetan kokatu ezin daitekeen musika", esaten du Mikelek. La Buena Vida taldearen abestiak ere ez dira faltako zuzenekoan, dena den.
MARIA ARNAL i MARCEL BAGES
2016ko ezusteko ederrenetakoa eman zuten Maria Arnalek eta Marcel Bagesek, eta orain 45 cerebros y 1 corazon lan berria (Fina Estampa, 2017) aurkeztera datoz gure jaialdira. Ciutat de Barcelona saria irabazi berri dute Verbena EPari esker (Rockdeluxen arabera urteko singleik onena eta Time Out aldizkariaren irakurleen arabera urteko lan artistikorik onena), eta Badalonako abeslariak eta Flixeko gitarra joleak maisuki jarraitzen dute herri musikaren tradizioa berritzeko lanean, euren abestiak sortuz baina horretarako ahantzitako hainbat grabazio berreskuratuz Iberiar penintsulako fonoteka anitzetatik. Burgosko La Pedraja herrian Gerra Zibilean hobi berean lurperatutako hainbat hilotz lurretik atera zituzteneko albiste bat prentsan irakurri zuenean idatzi zuen Mariak lan berriari izena ematen dion izenburua, 45 cerebros y 1 corazón lanak gogoratzen dugunaz eta ahaztarazi nahi digutenaz hitzegin nahi baitigu.