"La Sexta"ren telebista saion oinarritua dagoen ikuskizuna Baluartera dator. Umore saio honetan, aurkezle batek, epailea aldi berean, ordu ta erdiz zuzentzen du lau aktoreen partaidetza joku ezberdinetan zehar. Kasu honetan, Bermúdez, Secun de La Rosa, Miki Nadal, Agustín Jiménez eta Goyo Jiménez izango dira publikoa barrearazi beharko dituzten aktoreak.
Joku bakoitza hasi aurretik, aktoreek ez dakite nondik norakoak izango diren jokuare arauak, eta hori saio bakoitza ezberdina eta errepikaezina izatea sortarazten du. Horrek inprobisazioa eta umorea sustatzen du, aktore bakoitzak partaide burutsu, azkar eta ausartena bera dela frogatu bait nahi du. Gainera, publikoaren partaidetza ezinbestekoa da, askotan bera delako jokua aukeratzen duena.