El Fuego de Anatolia ikuskizunak bere erritmo eta kolorearekin Baluarte argituko dute abuztuaren amaieran. Gaur egun bere generoan dantza talde oberenen artean kritikak hartua, Mustafá Erdoganen Dantza Konpainiak aparteko eszenaratzea eskaintzen du, bertan tap edo klakea, ekialdeko dantzak edota sabel-dantzaren erritmoak naturaltasunez batuko dituzte dantzariek. Emanaldia bi zatitan banatzen da eta Erdialde eta Mendebaldearen arteko topaketa aurkeztuz. El Fuego de Anatoliaren konposaketa koreografikoak aintzineko Anatolia lurraldeko kultura eta mitologia dauka iturburu, eta eszenatokira berrogei dantzarik ekarriko dute, Mediterraneo ekialdean sustraiak dauzkan ikuskizun txundigarria eskainiz. Turkiako lehen dantza taldea eta handiena izanik, egun bi Guiness errekor ditu bere baitan: 400.000 lagunen aurrean Ereglin (Itxaso Hilean) antzeztua izan da eta Bodrumeko erromatar antzokiaren azkeneko 2.300 urtetan eginiko ikuskuzun bakarra da. Anatoliako eskualdearen jatorrizko folklore-dantzen zalea den Mustafá Erdoganen zuzendaritzapean 1999 urtetik, konpainiak bere lehen mundu-bira 2002an egin zuen, eta geroztik hirurogei estatutan 1.200 antzezlan eskeini ditu eta 10 milioi ikusle liluratu ere.