¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
2014-15 Musiketan Zikloa
19 abendua, ostirala 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Andy McKee

Gitarra

Andy McKee (Topeka, Kansas, 1979) munduko bakarlari akustiko onenetarikoa da. Youtuben bere bideoek 20 milioi bisita baino gehiago jasota, Candyrat zigilu independenteak igoak, Andyren arrakasta musikaren industriaren izaera aldakorraren zein zer edo zer berri eta interesgarria entzuteko nahiaren ondarea da. Une batean, webgune ospetsu horretan garai guztietako musikari dagokionez hoberen baloraturiko bideoen zerrendako 1., 2. eta 3. postuetara heldu zen Andy. Bere bideoak oraindik daude Youtuben ikusienen artean. Ondorioz, Andyk bere kontzertuetarako sarrerak agortu ditu mundu osoko aretoetan.

Hasieran gitarra elektrikoaren gaineko interesa agertu ostean, Andyk akustikora jo zuen 16 urterekin, eta Michael Hedges, Don Ross, Billy McLaughlin eta Preston Reeden musika gozatzen eta ikasten hasi zen. Egun, oraindik aipatzen ditu lau artista horiek musika akustikoaren munduan jasotako eraginen artean. Aldi berean, Andyk beste musikari eta talde batzuengandik edan zuen, esaterako, Earth Wind and Fire, The Yellowjackets, Bjork, Imogen Heap, Pantera, Eric Johnson, Peter Gabriel, Dream Theater eta Bruce Hornsbyrengandik, beste askoren artean.
Munduan gitarrista ugari eta bikainak egon arren, abestiaren egiturari eta eduki melodikoari eskaintzen dizkion arretak gitarrista tipikoaren gainetik kokatzen du. Andy Topekan (Kansas) jaio zen eta han bizi da. Urtean, 100-200 emanaldi eskaintzen ditu mundu osoan.


Andy McKee - Gitarra, ahotsa

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.