Inauterietara goaz! Azaroan? Bai. Perry Sok, NOSko zuzendari titular eta artistiko berriak, Camille Saint-Saënsek 14 piezako suite musikala konposatzeko inspirazio iturri izan zituen 13 animalia espezieetan barrena egingo duen ibilbide alai eta dibertigarri batean Baluarten parte hartzera gonbidatzen du publikoa, musikaren, testu errimatuaren eta irudien bidez. Zure adina edozein dela, aukera zoragarria Nafarroako Orkestra Sinfonikoa familiarteko kontzertu honetan ezagutzeko eta harekin parte hartzeko. Ez ahaztu ilusioz eta zure animalia gogokoenaren karakterizazioarekin edo mozorroarekin emanaldira etortzea!
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Perry So
Gidoilaria eta narratzailea: Ana Hernández-Sanchiz
* HAUR TXIKIENTZAT SARBIDE-POLITIKA