1963an jaioa, Anne-Sophie Mutterrek 13 urte zituela Herbert von Karajanen eskutik bere burua ezagutzera eman zuen. Mutter munduko maila handieneko artista da eta azken 30 urteotan zuzendari eta orkestra onenekin jo eta grabatu du. Arrakasta goiz lortu bazuen ere, bere karrera garatzen jakin du bere buruari geroz eta helburu artistiko eta erronka pertsonal estuagoak jarriz. Egun, Mozart-en irudiaren inguruan anbizio handiko proiektu bat abian dauka. Anne-Sophie Mutter-ek Baluarten emango duen kontzertuaren egitaraua Johannes Brahms-en irudiari eskainiko dio. Izan ere, aurten musikari alemaniarraren jaiotzaren 175. urteurrena ospatzen da. Emanaldian biolin eta pianorako lehen hiru sonatak joko ditu Mutter-ek; garrantzi handiko obra hauek emozioz eta teknika-zailtasunez beterik daude, biolinaren irudi handia dela agerian utziz. Lambert Orkis-ek azken urteotan biolinista sarritan laguntzen du, bai bere agerpen publikoetan bai grabaketa diskografikoetan ere. Munduko biolinista hoberena Baluarten egoteak Nafarroako Gobernuak Sarasateren Mendeurrenari eskaini dion programa bereziaren laguntza dauka.
EGITARAUA
Johannes Brahms (1833–1897)
Sonatas para violín y piano
I. Atala
Sonata para violín y piano número 2 en La mayor, Op. 100 Thuner Sonate (20 min.)
Allegro amabile
Andante tranquillo
Allegretto grazioso (quasi Andante)
Sonata para violín y piano número 1 en Sol mayor, Op. 78 Regenlied Sonate (28 min.)
Vivace ma non troppo
Adagio
Allegro molto moderato
II. Atala
Sonata para violín y piano número 3 en Re menor Op. 108 (23 min.)
Allegro
Adagio
Un poco presto e con sentimento
Presto agitato
Anne-Sophie Mutter, biolina
Lambert Orkis, pianoa
*Pablo Sarasateren heriotzaren Mendeurrenaren oroitzapen ekitaldi bat da hau