¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
10 abendua, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Antonio Gades Konpainia

'Sua'

 “Paris Gades-en Sua-rekin erretzen da”. Antonio Gadesen balletak frantziar hiriburuan lortutako erabateko arrakasta horrela deskribatzen zuen egunkari baten titularrak. 1989 urtea zen eta enkargua egin zuen Pariseko Châtelet Antzokian estreinatu zen Sua ikuskizuna. Antonio Gades-en heriotzaren hamargarren urteurrenarekin batera, dantzari eta koreografo handiaren izena daraman Fundazioak El amor brujo-ren bertsioa agertokietarako berreskuratzeko erronka hartu du; bertsio honek, Sua izenburuarekin, Alacanteko koreografoa Manuel de Falla-ren balletera hurbiltze eszenikoa ekarri zuen. Gainera, muntaia hau Carlos Saurarekin batera burutzen zituen elkarlanetariko azkena izan zen, honekin dantza espainiarraren eta flamenkoaren tandem zabaltzaile honek garatutako ziklo sortzailea urrezko brotxeaz itxiz. Musika, Jesús López Cobos maisuak zuzendutako Espainiko Orkestra Nazionalaren jatorrizko grabaketa da, Rocío Juradok interpretaturiko abestiekin. Egun Konpainiaren zuzendari artistikoa den Stella Arauzo-k koreografia hau Antonio Gades-en ondoan dantzatu zuen lehen emanaldiko egunean.


Manuel de Falla-ren El Amor Brujo-n inspiratutako balleta
Koreografia eta eszenografia: Antonio Gades eta Carlos Saura
Dekoratuak eta Jantziak: Gerardo Vera
Argiztapena: Antonio Gades, Carlos Saura, Dominique You
Zuzendaritza artistikoa: Stella Arauzo
Zuzendaritza teknikoa: Dominique You


* IRAUPENA: Ordu 1 eta 20 minutu (atsedenaldirik gabe)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.