Luz Negra/Argi Beltz, Sergio Zurutuzak konposatutako ikusikuzun musikalarekin, taldearen bigarren lanarekin, heltzen da Tirri Tarra Baluartera. Kontzertuan Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus hari-orkestra izango dira eszenatokian Tirri Tarrako 23 musikariekin batera. Guztira 80 lagunek hartuko dute parte. Fanfarre moduan jaio zen Tirri Tarra, 1973ean sortu zuten Pasai San Pedron 30 musikari gaztek, eta denborarekin Euskal Herriko talde zahar eta karismatikoenetako bat izatera heldu da.