¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
1 otsaila, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Attwenger

Folk musika punk, rock, hip-hop eta musika elektronikoarekin

Folk musika punk, rock, hip-hop eta musika elektronikoarekin nahasten duen austriar talde berritzaileetariko bat, Austria Altuko eskualdeko dialektoan abestu eta rapeatutako letrekin. horrelakoa da Attwenger, Markus Binder bateria-jotzaileak eta Hans-Peter Falkner akordeoilariak osatzen duten duo musikala; gainera, biek abesten dute eta beren musika sortzeko gaur egungo elementu elektronikoak erabiltzen dituzte. Attwenger izena eskualdean interpretatzen zen aspaldiko kuarteto batetik dator; Binder eta Falkner-ek 1990 urtean heurentzat hartu eta etengabeko eboluzioan bilakatu zuten proiektua. Europan, Zimbabwen (1993), Siberian, Pakistanen, Vietnamen eta Malasian (1995) biran egon den talde honek 2003an austriar musikaren Amadeus saria lortu zuen “urteko ekitaldi aternatiboa”-ri. Fred Frith, Boban Markovic Orkestar eta Texta hip-hop austriar taldearekin elkarlanean aritu da Attwenger.

MARKUS BINDER - Bateria
HANS-PETER FALKNER - Acordeoia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.