Aurora Beltrán-ek, Tahúres Zurdos taldeko abeslari ohiak, Abre la Muralla zikloaren baitan kontzertu akustiko eta esklusiboa eskainiko du, emanaldian gogokoen dituen abestiak interpretatuz, pop eta rock musikaren klasikoen bertsioak, bere ahots bereziarekin eta berak musika bizitzeko duen moduarekin. 2008an Aurora Beltran-ek bakarkako ibilbideari ekin zion Clases de Baile diskoa plazaratuz, Loquillo eta Enrique Bunbury-ren laguntza izan zuen lan honek 5.000 ale saldu zituela. Orain biolontxelo eta teklatuetarako moldaketak izan dituzten hainbat abestirekin bueltatzen da, bere konposizioen ezaugarri-akustikoei ikuspegi berria emanez. 2011ko irailaren 15ean Bilboko Campos Elíseos Antzokian zuzenean grabatutako disko honek aurreko laneko abesti guztiak biltzen ditu, hala nola Tahúres Zurdos taldeko Tocaré, Miles de besos, Ojos Trampa, Afiladas palabras edo Azul bezalako klasikoak, eta 2005ean diagnostikatu zioten gaitz kronikotik idatzitako Invicta kanta berria.
Emanaldi hau Baluartek eskaintzen duen Abre la Muralla ziklo berriaren bigarren hitzordua izango da, Auditoriumeko Harresiaren Aretoan nafar musikaren izen handiak hartuko dituen zikloa. Bigarren saio akustikoa Aurora Beltrán-en eskutik helduko da; bere abestiak gehienez 150 entzuleren aurrean interpretatuko ditu, kontzertua gertuko emanaldi apartan bilakatuz. Ate-irekitzea arratsaldeko 20.00etan izango da eta kontzertua 20.30ean hasiko da. Emanaldia hasi aurretik, eta artistarekin minutu batzuk partekatzen duten bitartean, Bodegas Aroak eta Naparbier garagardo naturalaren markak ardo edo garagardo bat hartzera gonbidatuko du Abre la Muralla zikloko publikoa. Halaber, Baluarteko Kafeak aretoan ipiniko den barra zerbitzatuko du.