Cirque du Soleil konpainiaren handitasuna Baluarteko eszenatokira Balagan-ekin helduko da, musika, koreografia, akrobazia eta komedia modu paregabean “Commedia dell’Arte”-rekin nahasten duen ikuskizuna. Balagan-ek antzerki-zirku forma berregiten du eta Cirque Style konpainia eta Mikhail Misha Matorin egile eta ekoizlearen eskutik dator. Misha Matorin munduko zirku-artearen pertsona ospetsuenetariko bat da, Cirque Du Soleil konpainiaren zenbait emanaldi harrigarrien sortzailea eta konpainia horren kide hainbat urtez. Eszenatokian Estatu Batuetako, Errusia, Ukrania, Txina eta Ingalaterrako 30 artista, haien artean gimnastak, malabaristak, akrobatak, trapezistak, klown eta dantzariak. Guztien artean giro surrealista duen ikuskizun honi forma emanen diote, kolore anitzetako jantziak daramaten pertsonaia ezberdin askorekin. Balagan, edo ameslarien mundua, gizonaren berekiko bidaia da, hegan egiteko ametsa lortzeko bilaketaren historia, galdutako ametsetarantz bilaketa.
Egile eta ekoizlea: Mikhail ‘Misha’ Matorin
Artistak: Aneliya Aula, Oleg Baklanov, Anastasia Bilyakevich, Victoria Bilyauer-, Chen Bin, Mikhail Chebotarev, Yuan Feng, Tatiana Frolova, Konstantin Gvozdetskiy, Iurii Grinchuk, Liu Kai, Viktoria Kovalenko, Youri Mishan, Yuriy Motuzenko, Zheng Peisong, Olga Poltarak, Alexey Prokhorov, Svetlana Rizina, Fu Shuai, Oleksiy Snarskyy, Zhao Wenxiang, Li Xu, Veronika Zakharova, Anna Zgurovskaya, Ruslan Zhuk
* Iraupena: 90 minutu (atsedenaldirik gabe)