Baluarte Fundazioa 2023/2024 Denboraldi Nagusia
8 urria, igandea
18:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Ballet Grand Théâtre Genève
'Ukiyo-e'
Sidi Larbi Cherkaoui dantzari eta koreografo belgikarrak
Ballet du Grand Théâtre de Genève konpainiako 22 artistentzat sortua,
Ukiyo-e-k honako galdera egiten digu: krisiak (ingurumenekoak, geopolitikoak, kulturalak) modu kezkagarrian kronifikatu diren mundu batean elkarrekin nola iraun. Bere ikuskizunean, Cherkaouik egungo gizakiaren erresilientzia-gaitasunari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Pieza diseinatzeko, koreografoak obrari izena ematen dion japonierazko terminoa hartu zuen oinarri, “mundu flotagarriaren irudiak”. Edo aldian sortutako izen bereko mugimendu artistikoak hartutako kontzeptua, orainaldia atzemateko premisa zuena.
Ukiyo-e-k bide posibleak bilatzen ditu dilindan dabilen unibertso honetan eta gure gorputz fisiko zein sozialen etengabeko negoziazioak aztertzen ditu. Piezari Szymon Brzoskaren konposizio garaikideak ematen dio musika, hari-hirukote eta pianorako, bai eta Alexandre Dai Castaingen perkusio-erritmoen gaineko lan elektronikoek ere.
Ukiyo-e-n bilduta, unibertso hauek balletak erakutsitako erreparazio eta garrantzia bilaketan dute oihartzuna. Ikuskizun honekin Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango zaio
Baluarten.
Sidi Larbi Cherkaoui, koreografoa
Szymon Brzóska y Alexandre Dai Castaing, musika
Shogo Yoshii, perkusioa
Kazutomi Kozuki “Tsuki”, abeslaria eta dantzaria
Alexander Dodge, eszena diseinua
Dominique Drillot, argiztapen diseinua
Yuima Nakazoto, jantziak
Igor Cardellini, dramaturgia