Almudena Lobón-en dantza konpainia barrokoaren fantasian murgilduko da Dantza-konpainia Nazionalean bakarlari izandako Antonio Caleroren koreografia honekin. Calerok, gehien inspiratzen dion musika-estiloetariko bat berriro hartzen du: musika barrokoa. Hiru koadrok osatzen dute Barocco ikuskizuna, bakoitza korronte-artistiko honen maisu bati espiritualki eskainita. Albinoni, Handel eta Vivaldi-ren obrak lan berri honen mintegi dira. Alicia Griffiths-en arparen zuzeneko soinuak ikuskizunean parte hartzen duten sei dantzariak koadro batetik bestera eramaten ditu.