Giuseppe Verdi-k idatzitako luxuzko gortesau Violetaren zoritxarreko historia mundu osoan ezagun bilakatu zen Traviata izenburuarekin. Alejandro Dumas-ek jatorriz La Dama de las Camelias izenarekin idatzi zuen historia hau Richard Wherlock koreografoak berea egin zuen eta irudi nagusiari Marguerite Gautier izena itzultzen dio. Operaren libretoan oinarritzeaz gain, George Cukor-en filmaren –Greta Garbo paper nagusiarekin– eta Dumas-en literatura-eredua berriro hartzen du Wherlock-ek, eta argumentu eta pertsonaietan bere irizpidea ezartzen du. Verdi-ren musikaren ordez XIX. mendeko St. Saëns, Gounod, Massenet eta Ravel frantziar autoreen musika erabiltzen du. Honela La Traviata-ren ikuspegi berri eta ezberdina sortzen du, sentimentalismotik libre eta garaiko Pariseko mundu-bizimodua bilduz. Richard Wherlock Basileako Balletaren zuzendari artístico eta ohiko koreografoa da. 2001ean hiri suitzarran sortutako konpainia dinamiko eta kultur anitzeko honek Frantzia, Txekia, Kanada, Japoi, Grezia edo Islandia bezalako herrialdeetako dantzariak elkartzen ditu, guztiak dantza neoklasiko nahiz garaikidean espezializatuak.
video
Koreografia eta Eszenaratzea: Richard Wherlock
Musika: Charles Gounod, Jules Massenet, Francis Poulenc, Maurice Ravel, Camille Saint-Saëns, Erik Satie, Dimitri Sostakovich
Antzerki-kontzeptua eta eszenaratze laguntzailea:Hans Kaspar Hort
Eszenografia diseinua: Bruce French
Jantzien diseinua: Helena de Medeiros
Argiztapena: Jordan Tuinman, Remco Zwinkels
Dramagintza: Maya Künzler
Koreografia laguntzaileak: Cristiana Sciabordi, Thibaut Cherradi
Eszenografia diseinuaren laguntzailea: Philipp Berweger
Jantzien diseinuaren laguntzailea: Anna Huber
Errejidorea: Jean-Pierre Bitterli
DANTZARIAK
Marguerite Gautier Ayako Nakano
Armand Duval Marius Razvan Dumitru
Monsieur Duval Iker Murillo
Nanine Sol Bilbao
Prudence Roderick George
Le Baron de Varville Sergio Bustinduy
Gaston Rieux Manuel Renard
Nichette Debora Maiques Marín
Charles Jorge García Pérez
Olympe Sara Wikström
Parisko gizartea / Landa-biztanlerial:
Kusha Alexi, Camille Aublé, Emma Chadwick, Courtney Alison Gibbs, Dana Johaníková, Cinthia Labaronne, Debora Maiques Marín, Roberta Parmiggiani, Annabelle Peintre, Raquel Rey Ramos, Tana Rosás Suné, Dévi-Azélia Selly, Sara Wikström, Jin Young Won Cédric Anselme-Mathieu, Diego Benito Gutierrez, Adrien Boissonnet, Alessio Burani, Claudio Costantino, Jorge García Pérez, Roderick George, Florent Moller, Iker Murillo, Manuel Renard, Javier Rodríguez Cobos, Vitali Safronkine
Traviata, ballet bat koreografiaren mundu-estreinaldia 2008ko urriak 12an Theater Basel-en izan zen
* Iraupena: bi ordu (atsedenaldiarekin)