Koldo hil dute. Nork, non, zergatik, noiz eta nola? Batek Daki!
Bere bizitzako azkeneko egunetako gertakizunetan sakontzen du Jaso Ikastolak egindako 4. Musikal honek. Istorioa modu oso berezian kontatuta dago, publikoak erabakiko baititu istorioaren nondik norakoak. Formatu honetan oinarrituz, funtzio bakoitza desberdina izango da Batek Daki Musikalean.
Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen misteriozko musikal hau, Jaso Ikastolak aurkezten duen 4. musikala da. Eszena desberdinetan zehar 13 numero musikal ikusteko aukera egonen da. 50 ikaslez osatutako Jaso Ikastolako ikasleak (12-16 urte bitarte).
Proiektuaren helburua euskararen sustapena da, multidisziplinarra den antzerki musikal formatua erabiliz.