Bruno Walter alemaniar zuzendari handiak esaten zuen: “Jainkoa maitasuna da baina mundua gaiztoa da eta minez betea; hori da Missa Solemnis obraren azken pentsamendua”. 1818 urteko konposizioa, “gaizkindun” obra da Meza koruko abeslarientzat zailtasun nekagarria dela eta –meza batentzat ez egokiak ziren soinu “heretikoak” agertzen zituela adierazi zuten garaiko zenbait kritikarik–. 9. Sinfoniaren estreinu egunarekin bat eginez (Viena, 1824) Missa Solemnis obraren zati bat estreinatu zuten; izan ere, biak parekatu ohi dituzte, askok inoiz sortutako Meza hoberenatzat hartzen dutela. Beethoven-en gogoeta sakratuari buruz soinu indartsuak sortzen ditu, boteretsuak, gizagainekoak, lehenago meza batean sekula ez erabiliak, baino aldi berean espiritualtasunez beteak. Beethoven-en eliz-konposizio urrietako bat da eta musikaren historian lorpen handienetarikoa baita ere. Gerd Albrecht maisuaren zuzendaritzapean, Baluarten Iruñeko Orfeoiak, Varsovia Sinfonia Orkestrak eta hainbat bakarlarik interpretatuko dute; ikusmina sortzeko arrazoi nahikoak.
Zuzendaria: Gerd Albrecht
Varsovia Sinfonia Orkestra
Iruñeko Orfeoia. Zuzendaria: Igor Ijurra
Jutta Böhnert, sopranoa
Iris Vermillion, mezzoa
Herbert Lippert, tenorea
Thomas Laske, baxua
PROGRAMA
Ludwig van Beethoven (1770-1827)
Missa Solemnis, Re maiorrean, Op.123 (81')
I. Kyrie (10’)
II. Gloria (18’)
III. Credo (20’)
IV. Sanctus (17’)
V. Agnus Dei (16’)