Benito Lertxundi Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an. 1965ean Ez dok amairu mugimenduaren partaidetako bat izan zen, eta harez gero 47 urtez aritu da musikari oparo gisa. 1971an kaleratu zuen bere lehen disko luzea, Benito Lertxundi izenarekin. Orotora 15 diska kaleratu ditu eta 16.ean ari da lanean, 2012ko udaberrirako argitaratuko dena.