Baluarte Fundazioak Gabonetarako prestatu duen programazio berezia Benito Lertxundiren kontzertuarekin itxiko da. 2005ko udan argitaratuko den zuzenekoa prestatzen dabil orain Orioko abeslaria. Horretarako, auditorio ezberdinetan eskainitako emanaldiak grabatuko ditu, tartean noski, Baluarten urtarrilaren 4ean 20:00etatik aurrera eskainiko duena. Kantu herrikoi eta klasikoekin batera, “Nire Ekialdean†azken diskoaren abestiak ere kantatuko ditu Lertxundik.
Benito Lertxundirekin batera (ahots nagusia, kitarra) eszenatoki gainera igoko dira Juantxo Zeberio (pianoak, sintetizadoreak) Fernando Ederra (baxua), Pello RamÃrez (biolontxeloa, trikitixa), Kutxo Otxoa de Eribe (biolina), Jose Mari Irastorza (txirula, dultzaina, esku perkusio txikiak), Gurutz Bikuña (kitarra electrikoa), Olatz Zugasti (ahotsa, sintetizadoreak, harpa) eta Angel Unzu (kitarra akustikoa, bouzouki, perkusioak, mandolina).