¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Euskal musika
15 azaroa, larunbata 20:30etan. · Areto Nagusia

Benito Lertxundi

'Itsas ulu zolia' diskaren aurkezpena

Benito Lertxundi abeslari oriotarrak bere azken lana, Itsas ulu zolia, Baluarten aurkeztuko du. Lertxundi, zerbait bada, giza izaeraren behatzailea da, eta bere arreta gizakiaren bihotz galdura bideratzen du, inguruan dituen intuizio musikalak biribiltzerakoan. Benito Lertxundik bizitzaren baitako ideia eta kontzeptuak erakarri egiten ditu, eta horietan oinarrituz sortzen ditu abesti zirraragarriak, askotan bere xalotasunagatik eta garbitasunagatik hunkitzen gaituztenak.

Itsas ulu zolia horren guztiaren adibide da. Lan mardula da, kontzientziaz egindakoa. Isiltasunaren eta bakardadearen artean, entzulearen barne-munduarekin duen harreman estua islatzen du. Hainbeste urte taula gainean, hainbeste disko, hainbeste kontzertu... horiek guztiak bere abestien eta entzuleen arteko harremana hezurmamitzea lortu dute. Zalantzarik gabe gozotasun handiko hamar kantek entzulearen barruan marka utziko dute, itsaso zabalean sentimentuzko olatuen eta bakardadearen ekaitzen artean dabilen ontziak uzten duen markaren parekoa.

Diskoak hamar kanta ditu: bederatzi gai berri eta beste bertsio hautatu bat, Kantuz, hemeretzigarren mende amaieran Jose Mendiague poetak konposatutako adierazpena. Horixe da, hain zuzen diskoko lehen kanta.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.