EGITARAUA
Johannes Brahms (1833-1897): Concierto para violín y orquesta en Re mayor, op. 77
Richard Wagner (1813-1883): Sigfrido - El idilio
Los Maestros Cantores de Nurenberg
Preludio Acto III
Danza de los aprendices,
Marcha de los maestros cantores
1923ko urria zen Berlingo Irratiaren Orkestra Sinfonikoak irratiz eskeinitako lehenengo ordu musikala jo zuenean, Alemaniako irrati-talde sinfoniko zaharrena bihurtuz. Bere hasieratik orkestra musika garaikiderekin oso lotuta egon da eta XX mendeko musikagile onenak taldeko buru izan dira beren lanak zuzentzeko. BALUARTEn eskeiniko duen kontzertuan, aldiz, protagonistak XIX. mendeko bi alemaniar konpositore handi izanen dira: Brahms eta Wagner. Daishin Kashimoto eta 1722ko bere Stradivariusa Brahms-en bibolinarako kontzertuan protagonistak izango dira. 1996an eta bakarrik 17 urterekin, Kashimoto Vienan Fritz Kreisler sarien historian irabazlerik gazteena izan zen eta Parisen Marguerite Long–Jacques Thibaud. Bigarren zatian, Sigfrido eta Los maestros cantores operen zenbait orkestra fragmentu. Taldearen aurrean, Mar ek Janowski, 2002 urtetik orkestraren zuzendaria, alemaniar musika-esparruan karrera bizi eta ohoratuarekin.