'SER O SER / IZAN ALA IZAN' Zikloa
23 iraila, asteazkena
20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Bernardaren alabak
Arantxa Villanueva Dantza Konpainia
Las hijas de Bernarda ikuskizunak dantzaren bidez interpretatzen du, batez ere, Lorcaren testua, baina antzerkiaren eta interpretazioaren, musikaren eta ikus-entzunezko proiekzioen eta argiztapenaren bidez ere adierazten da ekintza.
Arantxa Villanueva Dantza Konpainiako Las hijas de Bernarda aurreko bertsio baten jarraipen naturala da, egungo egoerara egokitua. Bertsio horren izenburua La Soledad de Bernarda zen. Emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lanak, eta konfinamenduaren ondoren eguneratu nahi izan da; izan ere, kasu askotan areagotu egin da familia-ingurunean indarkeria jasaten duten emakumeen ahultasun-egoera. Hala, egoera horri buruzko hausnarketaren ondorioz, eszena berri bat sortu da proiektuan.
Koordinatzaile artistikoa: Arantxa Villanueva Salinas
Dantza taldea: Maider Berasategui, Usua Purroy, Marina Etxeberria, Maider ibero, Nerea Eguillor, Atsegiñe Portu, Seltana Gil, Uxue Olazarán
Dramatizazioa-Aktorea: Marta Juaniz
Argiztapen eta soinu talde-teknikoa: Jorge Urrizola Sotro eta Andrés Murugarren