Baluarte Fundazioa 2022/2023 Denboraldi Nagusia
5 otsaila, igandea
18:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
La Bohème, Giacomo Puccinirena
Askoren iritziz, La Bohème Giacomo Pucciniren opera onena da, eta, dudarik gabe, mundu osoko agertokietan izenburu liriko txalotuenetako eta gehien interpretatuetako bat. Puccinik Parisen XX. mendearen hasierako bohemio-biziera islatu zuen, eta istorio unibertsal bat eraiki zuen, bohemio-talde baten ilusioen, ametsen eta itxaropenen bidez, gazteriaren erretratua eginez. Emilio Sagiren eszenaratzeak ekintza XX. mendearen hirurogeiko hamarkadako Parisera lekualdatzen du, eta Pucciniren lanaren intentsitate intenporala erakusten du. Mimi eta Rodolforen, Musetta eta Marcelloren maitasun eta zoritxarrek berriro hunkituko gaituzte, lehen mailako espainiar abeslarien zerrenda baten bidez, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta AGAOren abesbatza lirikoarekin batera, López Reynoso maisuaren zuzendaritzapean.
Airam Hernández, Rodolfo
Miren Urbieta-Vega, Mimí
Raquel Lojendio, Musetta
Javier Franco, Marcello
Toni Marsol, Schaunard
Manuel Fuentes, Colline
Julen Jiménez, Benoît/Alcindoro
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAOren Abesbatza Lirikoa
Iruñeko Orfeoiaren Escolania
Eszena-zuzendaria: Emilio Sagi
Musika zuzendaria: Ivan López Reynoso
Oviedoko Operaren ekoizpena
Baluarte Fundazioaren denboraldi lirikoa
OLGEren laguntzarekin
IRAUPENA: I. eta II. Atala: 65’ (etenaldia) III. eta IV. Atala: 60’